tfmt
Zuregan aldaketa baikorrak abiaraztea da gure helburua,
eta zeure baitan dituzun erreminta
guztiez jakinaren gainean jartzea!!

Proiektu hau Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren zerbitzu bat da, Elkarteak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuen osagarri.

www.telesgi.org

Jarrai gaitzazu FACEBOOK – en

ZER DA?

Bakardadean dauden eta GIT-ren erabiltzaile diren pertsonen bilgunea, ERREFORTZU berriak aurki ditzaten euren baitako errekurtsoen bila abiatzen direnean; modu horretan lortuko baitute, zailtasunei aurre eginez, SENDOTZEN joatea ikuspegi BAIKOR batetik, eta itxaropen, baikortasun eta ilusio testuinguru batean.

Plataformak bere gain hartzen du bitarteko egokiak eskaintzea: ikusentzutekoak, artikuluak, gogoetak, ipuinak, esaldiak…eta baita ere, egoera bertsuan aurkitzen direnekin, beren iritzi eta esperientziak elkarren artean partekatzeko lekua.

.

NORENTZAT?

Profila

BAKARDAEAN dauden PERTSONENTZAT. Bere larrialditik irten nahi-eta, aurrera atzera dabilen pertsonak, badaki bere bizitza ALDATZEKO ezinbesteko zaiola JARRERA BAIKOR bat. Baina horretarako, norbaiten laguntza eta bultzada du beharrezko, eta nondik edo handik iritsiko zaion adore eta arnasa.

Anonimatua

Anonimatu osoa bermatzen dugu eta inoiz ez duzu datu pertsonalik eman beharko.

Errespetu osoa gordeko diegu pertsona erabiltzaileek esandako guztiari eta euren iritziei.

Irakur arretaz sare sozialaren funtzionamendu zuzena bermatzeko geure egiten ditugun arauak. Eskerrik asko.

Erabilpen arauak

ZER ESKAINI DIEZAIZUKEGU?

Comunidad-01

LAGUNARTE BAT

Lagunarte bateko kide izatea eskaintzen dizugu. Gurekin bat eginda, egunero-egunero hainbat material (artikuluak, bideoak, ipuinak, esaldiak, gogoetak, laburmetraiak, irudiak, eta abar…) aurkituko duzu bertan; hau da, ikuspegi baikor batetik, gure profesional taldeak, astelehenetik ostiralera, eskura jarriko dizkizun bitarteko lagungarriak.

Era berean, hona Elkarteak eskaintzen dizkizun beste funtzio batzuk: Gipuzkoako ekitaldien agenda, iradokizunen postontzia, eta baita ere, mezu pribatu bidez GIT-ko talde teknikoarekin zuzeneko harremana.

way-01

ESPERIENTZIAK

Gogoetarako eta barrutik sendotzen joateko aurkituko dituzun materialez gain, beste aukera bat ere eskaintzen dizu gure lagunarteak: zure esperientziak kontatu eta elkarbanatzeko aukera.

Eta, jakina, gainerako parte hartzaileekin batera landu eta aberastu daitezke esperientzia guztiok, zeure bizitzan nahi zenukeen aldaketa hori gauzatzen joateko. Beraz, dokumentazio honek denak lagun diezazuke aldaketarako beharrezko jotzen duzun bultzada horretarako.

Zure esku hartzea oso garrantzizkoa izanik, lagungarri gertatuko zaie euren zailtasun egoeratik irten eta aurrera egiten saiatu nahi dutenei.

consejos-01

PROFESIONALAK

Esperientzia handiko profesionalak, aurrera egiteko asmo eta ahaleginetan dabiltzan pertsonei laguntzen.

Urteak daramatzate GIT-ko lantaldean, beti ere prest zuk zure bizitzan beharrezkoa jotzen duzun aldaketa positibo horretan laguntzeko.

Psikologia positiboan, ongizate emozionalean, norberaren ahalmenean, eta abar…oinarritzen gara, hainbat ikuspegitatik eta entzute handiko profesionalak kontuan ditugula: Luis Galindo, Elsa Punset, Javier Iriondo, Rafael Santandreu, Walter Riso, Victor Frankl, Alex Rovira, Patricia Ramirez…

NOLA IRITSI PLATAFORMARA?

GONBIDAPENAZ BAKARRIK funtzionatzen du plataformak. Plataformako kide izan zaitezkeela uste baduzu eta bertan esku hartzea gustatu, jar zaitez harremanetan gure taldearekin GIT-ko zerbitzura 900 840 845 deituz (doaneko telefonoa).

tegfootereu